San Pedro eta San Martzial egunak kuttunak dira bergararrontzat.

Ikusi programa: sanmartzialak18.pdf

Aurten asteburu borobila izango da.

Ostiralean, San Pedro egunean, Bergararen 750. urteurreneko ikuskizun erraldoia egingo da.

Ekainak 30ean, San Martzial eguna ospatuko da.

Eta igandean, uztailak 1, San Martzialeko erromeria. Egun horretan ez dira faltako alborada, igoera, dantzak, aurreskua, ume eta helduendako herri-kirolak, irrintzi lehiaketa, erromeria eta jaitsiera.

Gainera, aurten, Erromeri egunean bolatokia zabalik egongo da 11:00etatik aurrera.

17:00etan bolo txapelketa. 1. saria 100 euro (Udal bonoetan).

                                            2. saria 80 euro   (  II ).

                                            3. saria 50 euro   (  II ).

Udalak gogoratu nahi die herritarrei San Martzial garbi eta txukun uzteko. Ondo pasau!

Eranskinak: