Ostiral honetan, uztailak 13, musika beltzean espezializatutako Berumuga programako bigarren kontzertua Espoloian, 22:00etan: The Cherry Boppers.

The Cherry Boppers Bilboko taldeak 2004tik gaur egunera arte groove, jazz funk eta soul estiloak lantzen dihardu; eta Espainiako Estatuaz gain, atzerrian ere dozenaka kontzertu egin izan dituzte. Beteranoak dira alor horretan jendea dantzarazten.

Aurtengo udan kaleratu berri duten 'For Dancers Only' diskoa Bergarara aurkeztera datoz, beraien ibilbideko zortzigarren lan luzea.

Arloa: