Bihar, ostirala, Ash Grumwald Band izango da Espoloian, 22:00etan, Berumuga programaren barruan. Ash Grumwald Australiako blues musikari oso berezia da. 12 urtetan 10 disko luze argitaratu ditu eta Australiako ARIA Music Awardsen 5 nominazio eskuratu ditu.

2017an kaleratutako 'Hammer' singleak Australiako 'Blues&Roots' kategoriako lan onenaren izendapena jaso zuen. Hala ere, berak munduan barrena jarraitzen du jaialdi erraldoi, areto eta bazter guztietan emanaldiak eskainiz bakarrik edo taldearekin.

RL Burnside eta John Lee Hooker moduko bluesaren erreferentziak oso presente baditu ere, rockaren beste alderdi batzuei arreta handia jartzen die, eta bere eskaintzak bestelako sonoritateak ere batzen ditu. Are gehiago, giza eskubideak eta ingurumena bere kantuen oinarria dira.

Bergaran taldearekin arituko da zuzenean.

Arloa: