Udalak jakinarazten du Eusko Jaurlaritzak 80/2014 Dekretuaren bidez azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua aldatu zuela –Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) arautzen duena–; eta dekretu horri jarraituz, 50 urtetik gorako antzinatasuna duten eraikinek Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egina izan beharko dutela.

Behin EIT egindakoan, Bergarako Udaletxean aurkeztu beharko da agiria –paperean eta formatu digitalean (CDan)–, eta Bergarako Udalak tramitatuko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean.

Gai honek sor dezakeen edozein zalantzaren aurrean edo argibide gehiagorako, harremanetan jar zaitezkete Bergarako Udaleko Bulego Teknikoarekin (tel.: 943-779168 – hirigintza@bergara.eus).

Dagoeneko udalerriko 200 eraikinetik gora egin dute EIT.