Udalak 2019ko egutegirako Baserri-auzoen gaia hautatzea erabaki da. Argazkietan auzo horietako ezaugarriak eta bizitza jasoko dira eta gaiak askotarikoak izan ahalko dira: paisaiak, eraikinak, pertsonak, jaiak, lanak, abereak…

Baldintzak:

-Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.

-Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan.

-Aurkezteko epea: 2018ko irailaren 25a baino lehen. Oharra: egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira.

Oharra: Aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok. Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.