Dagoeneko hasi da aurtengo Erasmus+ elkartrukea. Bergara eta Alemaniako Wiesbaden hiriko gazteak elkar ezagutzen ari dira. Astelehenean heldu ziren bergararrak Alemaniara eta aste guztia han pasako dute 'Gazteak eta sorkuntza artistikoa' gaiarekin lotuta alemaniarrek antolatu dituzten jardueretan parte hartzen.

Gaur Wiesbadeneko Udaletxean ongietorria egin diete, eta hirian bertan dagoen udal aterpetxe batean hartu dute ostatu.

Alemaniako gazteak urrian etorriko dira Bergarara; Gipuzkoako Foru Aldundiak Orion eta Zarautzen dituen gazte aterpetxeetan hartuko dute ostatu, eta Bergaran zein inguruko herrietan hainbat jarduera landu eta elkar ezagutuko dute.

Gazteentzat esperientzia paregabea den honek balio du beste kultura batzuk ezagutu, ingelesa praktikatu eta pertsona moduan garatzeko.