Larunbat honetan, irailak 22, Bihotz Taupada taldeak 'Ikasgaia' antzezlana eskainiko du Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera 8 eurokoa izango da.

Aktore lanetan, Jon Olivares, irakaslea, eta Sara Iriondo, ikaslea, ditugu. Lan bikaina egiten dute biek. Ikasgaia obra dramatikoa da, irakasle baten iluntasunak eta ikasle gazte baten argitasunak erakusten ditu obrak, bien arteko harreman menperatzailearen karikatura moduko bat egiten du. Irakaslearen etxera joango da ikaslea ikasgaia jasotzera, eta konturatuko da irakaslea oso berezia dela. 50eko hamarkadako irakasle iluna da. Ikaslea ere ez da ohiko ikaslea. Ikaslearen gaztetasunak transmititzen duen argitasunak irakaslearen iluntasunarekin kontrastea egingo du. Umore absurdoarekin jolastuz txiste batzuk ere sartzen dituzte tarteka, baina obrak ikuslearengan berdin eragin dezake barrea edo negarra.

Arloa: