Irailaren 28an egingo den Bergararen 750. urteurreneko kontzerturako sarrerak eskuratu dituztenei honako oharra jakinarazi nahi die Udalak:

Sarrera honek bi datetarako balio du:

· Irailaren 28, ostiralez edo 29an, larunbatez SAN MARTIN PLAZAN. Kasu honetan eserlekuak numeratu gabeak izango dira.

· Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua irailaren 29an, larunbatez UDAL PILOTALEKUAN izango da, eta eserlekuak numeratuak izango dira.

Kontzertuaren ordua: 22:30.

Ateak 21:30 irekiko dira. San Martin plazan izanez gero, plazara sarrera Bidekurutzetatik izango da.

Udalari kuskizunak sortu duen interesa eskertu ezinezkoa gertatzen zaio. Horregatik, 22:00etan sarrera gonbidapena ez dutenentzat plazako ateak zabalduko dira. Aulkiren bat libre izan ezkero, edonor eseri ahalko da eta, bestela, ikusle horiek zutik egon ahal dira.

Udal pilotalekuan modu berdinean jokatuko da; hau da, 21:30ean sarrera gonbidapenak dituztenak sartuz, eta 22:00etan gonbidapenak ez dituztenak; betiere 700eko aforoa gainditu gabe.

Bestalde, jakinarazi nahi da kontzertua ETBk grabatuko duela eta gerora emitituko dutela 'Oholtza' saioan.

Besterik gabe, eskerrak eman kontzertuan parte hartu duten musikari, abeslari, dantzari eta modu desinteresatuan bere partehartzearekin ikuskizuna herritar guztiei eskeintzearren.