Urriaren 7an Domeka Azoka ospatuko da Seminarioko patioan.

Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Azoka 11:00tik 14:30era izango da. Lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek.

Patioak karpa handi bat dauka eta karpa horren barruan kokatzen dira postu guztiak; hala, eguraldiaren menpe egotea ekiditzen da.

Domeka Azokan parte hartu nahi baduzu, bete honako galdetegia. Azokan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da galdetegia betetzea.