Udalaren helburu garrantzitsuenetako bat udalerrian berdintasuna bermatzea da. Horretarako, hainbat pauso garrantzitsu ematen dabil: Berdintasun teknikaria kontratatu zen, Berdintasun plana garatzen gabiltza eta Berdintasun Kontseilua ere eratuta dago, besteak beste.

Eta ildo horretan Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskola antolatu dugu lehen aldiz datozen hilabeteetarako. Jabekuntza Eskolarekin nahi dena da Bergarako emakumeok gure egoeraz jabetzea eta ahalduntzea, arlo indibidualean eta kolektiboan landuz, emakumea erdigunean jarri eta gizarte parekidea lortzea.

Espazio honen helburua da elkar ezagutzea, elkar ikastea eta emakumeon arteko sareak sortzea. Jabekuntza Eskola egitarauaren barruan eskaintza desberdinak antolatu dira, beti ere mugimendu feministak garatutako jakintzan oinarritu gara genero perspektiba txertatuz.

Antolatutako ikastaroak honako hauek dira: Teoria feministak, Sabel-dantza, Autodefentsa feminista eta Klown eta Ahalduntzea. Ikastaro guztiak doan dira, eta izenematea zabalik dago dagoeneko. Eman izena berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzita.

Informazio gehiago: 

Eranskinak: