Duela 10 hilabete Seminarixoa zabaldu zenean agindutakoa betetzera doa Udala, eta Seminarixoak datozen hilabeteetan zinema komertziala izango du.

Seminarixoaren horniketa zatika egin behar izan da inbertsio handia izan delako, baina 2019ko lehen hiruhilekoan Seminarixo aretoak filmak proiektatzeko beharrezkoak dituen ekipamendu guztiak izango ditu (full equip) eta zinema komertziala emango da Bergaran.

Seminarixoa zabaldu aurretik zinema proiektatzeko beharrezkoak diren instalazioak (elektrikoak…) egin ziren, baina orain aparatuen erosketa egingo da. Horretarako bi fase egongo dira: lehenengoa, horniketari dagokiona (pantailaren eta zinea proiektatzeko ordenagailuaren erosketa) orain egingo dena; eta ondoren, zerbitzuaren kontratazioa, aurrerago egingo dena.

Horniketaren prezioa 87.859,99 +BEZ izango da, pantaila eta filmak botatzeko ordenagailua/aparatua.

Aurkezteko azken eguna: 2018ko azaroak 14, 13:00etan.

Prozedura irekia izango da, eta puntuazioa hala banatuko da: Eskaintza ekonomikoa (55 puntu), Bermeak (5 puntu), Ekipamenduaren kalitatea (35 puntu) eta Hobekuntzak (5 puntu).

Lizitazioan parte hartzeko proposamenak Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu dira azaroak 14ko 13:00ak aurretik.

Informazio gehiago: Udal webgunean Udalaren kontratatzaile profilean. clausulas_admin_particulares1.pdf

Arloa: