Bergarako Udalak hiru dirulaguntza mota ematen ditu euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko:

· Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo (beste euskaltegi baten edo barnetegi baten) euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).

· Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza.

· UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza.

2018-2019 ikasturtean edota 2019ko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntzarako eskaerak 2019ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago:

§ Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan: 943 77 91 66 edo e-postaz: euskara@bergara.eus

§ Eta Bergarako Udalaren webgunean.

Arloa: