Adin konkretu batetik gora bakarrik edo beste pertsona nagusi batekin bizi diren herritarrekin burututako prebentzioa programa da hau. 80 urte beteak eta bakarrik, edo 65 urtetik gorako bizilagun batekin bizi direnen etxetara iristea nahi da.

Programa honen bidez bi helburu lortu nahi dira:

• Herritar hauen gizarte premiak ezagutu, gizarte zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa eman eta laguntzarik behar izanez gero, laguntza eskaini.

• Herritar hauen etxeetan egon daitezkeen sute arriskuak aurreikusi eta ezagutu eta hauek ekiditeko alarma sistema bat jarri.

2017/12/31erako guztira 573 etxebizitza ikuskatuta eta 673 su-detektagailu jarrita daude. Horrez gain, 147 etxebizitzatan dauden gizarte premien azterketa lana egin da 2017 urtean. Programaren kostua 27.151,24 eurotakoa izan zen 2017an.

2018 urtera begira, zerbitzuan sartzeko aukera emango zaie 80 urte dituzten eta bakarrik edo 65 urtetik gorako beste pertsona batekin bizi diren 94 pertsonei.

Horrekin batera, martxan dauden 673 su-detektagailuren ikuskaritza egingo da funtzionamendu egokia bermatzeko.

Lanak ATIEMPO enpresaren bidez egingo dira eta zerbitzuaren aurrekontua 24.000 €-takoa izango da. Azaroan egingo dira bisitak etxebizitzetara.