Mallabiako gazte honek leku nabarmen bat aurkitu du Euskal Herriko musikazale askoren bihotzetan. 2014an hasi zuen bere musika ibilbidea ia oharkabean eta jasotako harrera beroak lagunduta 'öm' diskoa grabatu zuen. Ordutik ez du etenik izan, entzuleak bere kantu zein hitzekin zeharo identifikatzen dira, eta laukotea osatuta non-nahi areto guztiak betetzen ditu sentsibilitate handiko kantu biluziak entzuteko.

Orain 'Eason' izeneko bigarren disko luzearen aurkezpen kontzertuak egiten dihardu. Bihotzetik sortutako piezak talde sendo batekin borobiltzen ditu.

 

Arloa: