Aurten ere Gabonetarako oso programazio zabal eta anitza prestatu du Udalak, sail oso desberdinetako ahaleginak bateratuta eta Bergara Bizi ekimenarekin aberastuta. Adin eta gustu guztietarako programa, hain zuzen ere. Abenduaren 4tik hasita urtarrilaren 5era arte, hilabete osoan ez da izango Bergaran aspertzeko astirik; denetariko ekintzak izango dira.

Hala, abenduaren 4an herriko merkatariek argiak piztearekin bat, Olentzero eta Mari Domingiren txokoa zabalduko da. Hortik abiatuta izango dira herrian musika emanaldi ugari: hala nola, Musika Eskolako Gabonetako kontzertua, Horra horra Gipuzkoako haur abesbatzen emanaldia, Gabonetako kontzertua... Haurrendako antzerkiari dagokionez, Kibubu, Katillukadak, Lau...  Horrez gain, Jolas parkea jarriko da Udal pilotalekuan lehenengo eta Labegaraietan ondoren bost egunetan. Familientzat Paleontologia tailerra antolatu da Laboratorium-en. Eta, jakina, Olentzerori harrera eta Errege Kabalgata ez dira faltako. Horiek eta gehiago izango dira ekintzak.

Hemen programa osoa: gabonak_bergaran.pdf

Bergara Bizi ekimenaren baitan antolatutakoak:

-Gabon argien piztea.

-Gabonetako zozketa. 600 euro zozketatuko dira 150 euroko lau saritan.  Bezeroek izena eta telefonoa jarriko dituzte erosketa ticketean eta urtarrilaren 4an jasoko dira guztiak saltokietan bertan. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da San Martin plazan, Bizar Zuriren laguntzarekin. 

-Ohe elastikoak. Abenduaren 6tik urtarrilaren 6era, Munibe plazan; lanegunetan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta jai egunetan 11:30-13:00 eta 17:00-20:00era. Saltokietan banatuko dira horretarako txarteltxoak.

-Txu-txu trena. Abenduaren 21ean, 17:00etatik 20:00etara, eta 22an 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Saltokietan banatuko dira horretarako txarteltxoak.

-Pazko lore eta turroi sorten zozketa. Abenduaren 1etik 20ra, erosketak Bedelkar txartelaz ordaintzen dituzten bezeroen artean.

-Musika kalean. Erdiguneko hainbat kaletan bozgorailuak izango dira Gabonetako musika entzun eta kale zein saltokiak girotzeko.

-Erakusleiho lehiaketa. Abenduaren 3tik 12ra bitartean izena eman beharko da 943 761016 telefono zenbakian (denda ordutegian), eta abenduaren 4rako erakusleihoak apainduta egon beharko dira. Hiru sari komertzioentzat (300, 250 eta 150 eurotakoak) eta laugarren bat (50 eurotakoa) zozketan parte hartuko duten bezeroentzat. Sari banaketa abenduaren 19an izango da. 

 

 

Eranskinak: