Aurtengo Gabonetako kontzertua abenduaren 22an izango da Udal Pilotalekuan, 20:30ean. Kontzertuan, Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak, Bergarako Orfeoiak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako Musika Bandak hartuko dute parte.

Kontzertura joan nahi duten herritarrek abenduaren 14tik, ostirala, aurrera eros ahalko dituzte sarrerak. Horretarako bi aukera izango dira: batetik, online www.ticket.kutxabank.es webgunetik lortu ahalko dira (abenduaren 14an 18:00etan zabalduko da); eta, bestetik, Seminarixoko (San Martin plaza) leihatilan ere eskuratu ahalko dira: abenduaren 14an, 15ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Sarrera bakoitza 8 euro ordaindu beharko da eta pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.

Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 20:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko. Beraz, ikusleei Udal Pilotalekura denboraz sartzea eskatzen zaie.

Horrez gain, egun berean -abenduaren 14an- salgai jarriko dira, baita ere, Seminarixoan abenduaren 23an eskainiko den Horra, horra! haur abesbatzen kontzerturako sarrerak 3 eurotan, bai Seminarixoko txarteldegian eta baita ere www.ticket.kutxabank.es webgunean.