Diputatu nagusi Markel Olanok, Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak eta Elena Lete alkateak adineko pertsonendako eguneko zentro berria izango dena bisitatu dute.

Gaur egun Bonifacio Laskurain kalean dagoen eguneko zentroa lekuz aldatuko da eta Ernai kalera eramango da. Lanak martxan daude eta Udalak finantzatu ditu. Eguneko zentro berriak 38 plaza izango ditu, gaur egungoak baino 13 gehiago.