Larunbatean, otsailak 23, Artean konpainiak 'Ghero' antzezlana eramango du Seminarixora 19:00etan. Sarrera 8 eurokoa izango da.

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi izan dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ez bada bere biziraupen harrigarria.

Ghero kondairen kondaira bat da euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskararen planetaren inguruan orbitatzen.

Patxo Telleriaren lana, Jokin Oregik zuzenduta eta Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikazaren parte-hartzearekin.

Arloa: