Udalak asmoa dauka San Martin Agirre plaza eraberritzeko. Hala, horren inguruko urbanizazio proiektuaren idazketa esleitzeko asmoa dauka.

Baina, horren aurretik, jakin nahi du herritarrek nolako plaza nahi duten, eta hori proiektua idatziko duen arkitektoari helarazi. Horregatik, bilera irekiak deitu ditu martxoaren 11rako Udal pleno aretoan: bata, 18:00etan; eta bestea 13:15ean; biak ala biak herritar guztiei zabalik daude.