Bihar, ekainak 1, inauguratuko da 'Biribilak mendietan. Seles, kortak, sarioak' Laboratorium Museoan. Irekiera 18:30ean izango da. Erakusketa hau kokatzen da '750 urte eta aurrera, Bergarako hiribilduaren aurretik' programaren barruan. Erakusketaren egilea Euskal Herriko Museoa da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu du. Erakusketa honen helburua da korteek Euskal Herriko nekazaritzan izan duten garrantzia ezagutzera ematea.

Erakusketa hau da Erdi Arotik datorren praktika honen gaineko ikerketa baten emaitza; non aztertu diren Euskal Herriko mendietako lursail berezi horiek, biribil formakoak, tamaina handiko harri baten inguruan trazatutakoak. Bergarako kasuan erakusketari gehitu zaizkie udalerriko XVIII. mendeko dokumentu garrantzitsuak.

Erakusketan azaltzen da horien jatorria, estruktura, neurketa modu eta mugarriak; baita ere horien tipologia, erabilera anitzak, kokapena eta historian izan duten garapena, besteak beste.

Muestrak jasota ditu XVII eta XVIII. mendeetako krokis originalak, biribilei buruzko antzinako testu eta dokumentuak, kortarri edo austarri deritzoten garaiko mugarriak eta abar.

Hori guztia aireko argazki, kartografia, ikus-entzun eta panel askoren laguntzarekin dago aurkeztuta.

Erakusketa irailaren 16ra arte bisitatu ahal izango da.