San Martzial erromeria egunerako herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.

Udalak, San Martzialgo ingurune naturala babesteko, beste neurri batzuen artean, plastikoen erabilera murrizteko asmoz, edalontzi berrerabilgarriak alokatzeko aukera izango dela azpimarratu nahi du.

Mahaiak, aulkiak eta edalontziak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 17 (astelehena) eta 18 (asteartea), Seminarixoko leihatilan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezio: 28 €. (mahaia eta 8 aulki: 20 € eta 8 edalontzi: 8 €)

Eskatzaile bakoitzak:

-150€ fidantza jarri beharko du eta hiru mahaitik gora 300€ (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).

-Ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.

-Alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.

-Mahai eta aulkien alokairuarekin batera edalontzi berrerabilgarriak eta zabor poltsak emango dira, ez da fidantza gehigarririk jarriko.

-Mahaiak eta aulkiak ez alokatu arren, edalontziak € 1ean jasotzeko aukera izango da.

-Edalontziak itzuliz gero, bakoitzeko €1 itzuliko da.

Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailak 4, 5 eta 8, 18:00-20:00 Seminarixoko leihatilan.