Ekainaren 17an, astelehena, Martoko kaleko 27, 28, 29, 30, 31 eta 32 atarteen espaloia handitu eta azpiegiturak berritzeko lanak hasiko dira, beti ere eguraldiak laguntzen badu.

Horren ondorioz, obrak egin bitartean, autoak linean aparkatu beharko dira, eta kaleko zirkulazioa bideratzeko semaforoa jarriko da.

Obrek 44.263 euroko aurrekontua izango dute eta Lasuen enpresak egingo ditu; bi hilabeteko iraupena izango dute.

Sor daitezkeen eragozpenengatik, aldez aurretik barkamenak eskatzen ditu Udalak.