San Martzial eguna iristear dago eta bertako inguruan erromeriari begira berdegunearen zati bat eraldatu berria izan dela ikusirik, gogorarazi nahi da ingurumenaren ikuspegitik San Martzial ingurua balio handiko eremua dela, beraz jaia modu jasangarrian igarotzeko hainbat irizpide gogoraraztea komeni da:

Ingurumena zaindu:

-Inguru naturalean egiten den festa izanik, geu moldatu behar gara eremura, ez ditzagun egin eremua eraldatu dezaketen ekintzarik egin. San Martzialen egungo egoera errespetatu, ez leundu, lendu edo eraldatu lurra, eta ez “terrazarik” sortu.

-San Martzialen dauden azpiegitura eta elementuak (haur-jolasak, mahaiak, iturriak, hormak, informazio-panelak, etab.) urte guztian zehar erabiltzeko dira, beraz errespetatu itzazu. Mesedez ez tokiz mugitu elementu hauek zure erosotasunagatik eta horien erabilera egoki bat egin.

-Biodibertsitateari dagokionez duen balioa dela eta, san Martzialeko zuhaitzak eta baita enbor zaharrak errespetatu eta zaindu. Mesedez ez sartu iltzerik zuhaitzetan, eta ez sartu, jarri edo zintzilikatu inolako elementu arrotzik. Ezin dira zuhaitzen adarrik moztu edota hostorik kendu.

-Hondakinak gaika sailkatu eta horretarako jarriko diren edukiontzietan utzi. -Gogorarazi nahi dizuegu debekatuta dagoela lurrean sua egitea.

-Erromeria amaitzean, mesedez ziurtatu zuekin eramaten duzuela eramandako guztia, hondakinak behar bezala bota dituzuela edukiontzietan eta eremua txukun uzten duzuela. Denon artean lortu dezagun festetan ingurumena zaintzea eta ahalik eta aztarna txikiena uztea San Martzialgo berdegunean.

Babestu eguzkitik

Bestalde, egunotakoak baino tenperatura baxuagoak izango badira ere, ez ahaztu iganderako alerta horia iragarrita dagoela. Horregatik, gomendatzen da gutxieneko neurri batzuk hartzea:

-Ondo hidratatu.

-Krema eman.

Herri-kirolei buruzko zehaztasunak:

-17:00etan hasiko da herri kirol saioa San Martzialgo zelaian. Izen-ematea 16:15ean hasiko da zelaian bertan.

-Txinga eramate saioan:

o Emakumezkoek 25 kiloko txingak erabiliko dituzte. Gizonezkoek 50 kiloko txingak.

o Sariak, bai gizonezko zein emakumezkoetan, ondorengoak izango dira: 1.saria: 50€, 2.saria 40€ eta 3.saria 30€. Sariak udal bonotan emango dira.

-Sokatira saioan: o Taldea 8 pertsonek osatuko dute. Horietatik 3 gutxienez emakumezkoak izango dira.

o Sariak ondorengoak izango dira: 1.saria: 90€, 2.saria 70€ eta 3.saria 50€. Sariak udal bonotan emango dira.

-Sokatira eta txinga eramate saioen artean IRRINTZI TXAPELKETA egingo da, 2 kategoriatan: 16 urtetik beherakoena eta 16 urtetik gorakoena. Sariak ondorengoak izango dira: 16 urtetik beherakoena 20€. 16 urtetik gorakoena: 30€. Sariak udal bonotan emango dira.

-Herri-kirol saioan eta irrintzi lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek epaileen eta antolakuntza lanetan dabiltzan kideen lana errespetatu eta ontzat eman beharko dute nahitaez.