Ostiralean, uztailak 26, De Diego Brothers taldearen kontzertua Espoloian, 22:00etan, Berumuga programaren barruan.

Bilboko jatorria duten Juan De Diego (tronpeta) eta Victor De Diego (saxoa) anaiek orain dela 25 urte sortu zuten aspalditik nazioarte mailan nabarmentzen den jazz talde handi hau. Madrilera jo zuten gero eta Abel Boquera (hammond) eta Caspar St. Charles (bateria) dituzte lagun.

Musikari birtuoso hauen abiapuntua jazza bada ere, bebop, cool, swing, boogaloo, funk eta kutsu latinoak ere baditu beraien musika estilo koktelerak.

Arloa: