Irailaren 17tik aurrera, B@Zak neguko ordutegia izango du. Astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:30era bitartean; eta horretaz gain, ostegunetan 16:00etatik 19:00etara.

Jende gehien 10:00etatik 13:00etara batzen da; beraz, ahal izanez gero, beste ordu batean etortzea aholkatzen da.

Gogoratu, halaber, Bulego Telematikoa erabilgarri dagoela Udaletxea zabalik dagoen egun eta ordutegi osoan: 06:00etatik 22:00etara, asteburuak barne. Bulego Telematikoan, norberaren kasa, honako hauek egin daitezke:

- Inongo identifikaziorik gabe, erreziboak ordaindu (diruz edo txartelarekin). Honetarako erreziboa ekarri behar da.

- Karnetarekin identifikatuta (NAN edo AIZ):

      - Errolda-agiria (norbanakoa zein historikoa)

      - Ordainduta dauzkazun errezibo guztiak bistarazi eta inprimatu

      - Ordaindu gabe dituzun erreziboak ere ikusi eta ordaindu (txartelarekin).

- Identifikazio-sistema elektronikoa erabiliz (hau da, NAN elektronikoa, Izenperen txartela edo B@kQ, etab.), beste baliabide askoren artean, sarrera-erregistroan idatziak aurkeztu.

Eta ez ahaztu tramiteak on-line ere egin daitezkeela bergara.eus webguneko “Tramiteak” atalean.