Urriaren 26an, larunbata, Teatro Noctámbulo taldeak 'Contra la democracia' antzezlana eskainiko du Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera 8 eurokoa izango da.

'Contra la democracia' ikuskizuna izua eta komedia uztartzen dituzten zazpi kontakizunez osatuta dago. Zazpi une arrotz eta aldi berean gertuko, zazpi ikuspegi surrealista eta irmo, honako galdera luzatu nahi dutenak: "Oraindik inork uste ahal du herritarrok agintzen dugula gizartean?". Botere politiko eta ekonomikoak herria desegin du berriro osatzeko; gizartearen aukeraketa berri bat egin nahi du.

Horretarako, hainbat egoera surrealista, futurista edo agian errealista erakutsiko dizkigu.

Arloa: