El trenico egoitza artistikoa Azpeitiko Dinamo sormen fabrikan aurkeztu zuten eta ordutik Gipuzkoatik ari dira egitasmoan parte hartzen duten mundu osoko zazpi artistek. Momentu honetan sei dira burutu dituzten interbentzioak -Bergaran, Azpeitian, Arrasaten eta Eskoriatzan-. Eta laster Aretxabaletan eta Arrasaten ere gauzatuko dituzte.

Iraganaren eta etorkizunaren arteko lokarria izan nahi duen proiektua da Nomadak - El trenico, sorkuntza artistiko eta kultur kudeaketaren bitartez; memoria berreskuratzeko xedea daukan proiektua, Vasco Navarro trenbideen historia orainarekin elkartzekoa, bide berdearen bidez. Horregatik Eusko Jauraritzaren Bitartez deialdiaren babesa jaso du baita udal ezberdina ere.

Bergaran bi artelan egin dituzte: bata, Ertzaintzaren komisaldegi azpian dagoen zubian (Irantzu Lekuek); eta, bestea, Gabiriako tunelean (Esteban Loeschborrek).

Esteban Loeschbor

"Gabiriako tunelean egindako margolanaren abiapuntua izan da Tren Vasco navarro-ren historia. Nire interbentzioaren hitz gakoak izan dira: iragana, oraina eta etorkizuna, berreskuratzea, irautea, topaketa, gainposizioa, nahasketa, aniztasuna, nortasuna eta elkartrukea.

Interbentzioa egiten hasi nintzen zuriak irudikatzen du lurzorua, neutroa. Testuinguru geografiko eta ideia eta pentsamendu desberdinen topagunea. Berdea eta gorria, kontrajarri eta osagarri gisa, topo egiten dute eta bata bestearen gainetik doa, intentsitate desberdinak erabilita tonu anitzak lortuz.

Oraina irudikatzeko erreka inguruan aurkitutako landare espezieak erabili ditut, trenaren bidelagunak izan direnak. Landare horien argazkiak eta cianotipiak egin nituen.

Iraganera bueltatuz, kotoi landareak ere marraztu ditut Bergarako historian hain garrantzitsuak izan den ehungintza industria gogoratzeko. Eta etorkizuna islatzeko landareak erabili ditut, indartuz etorkizuna elkartruke zein bidegurutzeei esker eraikitzen dela.

Natura niretzat da erresistentzia eta berreskurapenaren metafora. Naturak, arteak bezala, ez dute baimenik eskatzen. Ez du ahotsa altxatzen asmoa erakusteko... bere lekua hartzen du".

Irantzu Lekue

"Bergarako pasabidean islatu nahi izan dut iragana eta baita elektrifikazioak ekarritako modernitatea. Ikusi dezakegu emakume bat tren elektrikoa gidatzen Bergarako tren geltokian. Eta era berean badago baita ere Gatzagako geltokia egin zuteneko irudi bat non ageri den lurrunezko tren bat idiek eramana. Kontraste hori erakutsi nahi nuen; zelako jauzia egin zen denbora gutxian.

Aurkitu nituen lokomotora trenak eraikitzeko planoak, Josep Miquelenak. Desglosatu ditut pittin bat, eta pasabide barrualdean alboko ‘bista’ ikus daiteke. Horrez gain, lokomotoraren aurrealdea ere margotu dugu.

Baita ere tren billete mordo bat aurkitu ditugu. Itsatsi ditugu billeteak collage moduan; eta kanpoan marraztu ditugu ere bai".

Arloa: