Azken hilabetean jausitako euri ur bolumena oso handia izan denez eta edozein arrisku egoerari aurreratzeko, Boluko lur jausia eman zen eremuko maldari hilabetero egiten zaion ohiko azterketaz gain, azaroaren 8an eta 12an ezohiko azterketa egin zuten Udalak eta Ingek enpresak. Azterketaren arabera, ez dago inongo alerta egoerarik. kontrolpean dago malda eta ez dago arriskurik. Malda geldi dago eta kontrolpean.

Lurra eta lokatza tarteka jausten dira, baina sareak ondo eusten ditu horiek guztiak. Are gehiago, adituen arabera sarea %30era betez gero husten hasi beharko litzateke, baina gaur egun sarea %10era bakarrik dago beteta.

Udaleko Brigadak garbitu ditu bidegorriko kuneta eta hainbat gune, eta Udala aztertzen ari da bidegorri gaineko puntu batzuetan sare berriak jartzea. Hala, bidegorriak zabalik jarraituko du, beti ere gutxieneko prebentzioa zaindu behar dela jakinda.