Urtarrilaren 17an, ostirala, Compañía Perigallo Teatro taldeak 'La mudanza' antzezlana eskainiko du Seminarixoan 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Javier Manzanera eta Celia Nadal aktoreek ikusleak hunkituko dituzte Teatro de Rojas eta Certamen Noctivagos jardunaldietan saritutako obra honekin. Hauskortasuna, inmigrazioa eta etxe-desjabetzeak ditu helduleku.

1961an bikote batek Alemaniara jo beharko du etxea ordaindu ahal izateko . 2011n, bikote horren bilobak eta senarrak etxe bera galduko dute bankuaren alde. Arazo bera krisi garai desberdinetan. Komedia eran landutako egungo drama, bizitza pentsaera aldatzen lagunduko diguna.

Arloa: