Urtarrilaren 17an, ostirala, zabalduko da 'Bakardadeari begira / Mirando a la soledad' erakusketa Aroztegi aretoan. Otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai.

Erakusketa Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta bat dator Udalak bakardadea ikusgarri egiteko eta horren kontzientzia pizteko azken hilabeteetan antolatutako ekintzekin.

Erakusketa horren bitartez hausnarketa egin nahi da gure gizartean zoritxarrez hain zabalduta dagoen bakardadeari buruz.

Erakusketa hainbat panelek osatzen dute, eta bertan jasotako argazkiak Matia Fundazioak gai honekin lotuta antolatutako lehiaketako argazkiak dira.

Era berean, Aroztegin eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia.

Udalak jakinarazi du 2020an bakardadeari aurre egiteko beste hainbat ekintza antolatu nahi dituela.