Jakinarazten da Barrenkalea 6-8 eraikina berreraikitzeko lanetarako garabia jarriko dela-eta, horrenbestez, urtarrilaren 26an, igandea, 8:00etatik aurrera, eta aipatutako lanak egun berean amaitu arte, Barrenkalea itxita egongo dela oinezkoentzat eta ibilgailuentzat. Baina, hala ere, bertako atarietarako eta lokaletarako sarbidea bermatuta egongo da.

Edozein eragozpen edo argibide azaltzeko Udaleko Bulego Teknikora (2. solairura) jo dezakezue.

Obrak sortutako arazoak ulertuko dituzuelakoan, adeitasunez.