Urtarrilaren 25ean, larunbata, 'Dama Beltzak' musika ikuskizuna Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Musika bikaina interpretatzen duen talde ederra izateaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egiten zuten dama beltz haiei merezitako onespen xumea da Dama Beltzak. Mugimendu musikal eta sozialaren eraginak izan ziren Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin, besteak beste.

Ahazturan gera ez daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatzen dituzte. Estitxu Pinatxoren ahotsa oinarri, pianoarekin eta gitarrarekin lagunduta.

Arloa: