Udalak antolatutako Aratustetako azal lehiaketan zazpi lan aurkeztu dira.

Aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude dagoeneko udal webgunean eta herritarrek ere dute bozkatzeko aukera.

Herritarrek emandako botoek %40eko balioa izan dute, eta epaimahaiarenak %60.

Herritarrek otsailaren 3ra arte (egun hori barne) bozkatu ahal izango dute.

Lehiaketako irabazleak 350 euroko balioa duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio guneetan trukatzeko. Parte hartu!

Arloa: