Otsailaren 8an, larunbata, 'Zaldi Urdina' antzezlana Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Artedrama, Axut eta Dejabu konpainien azken elkarlana, drogak gurean (izan) duen eragina oso gertutik erakusten duena. Aingeru gaztea desagertu egin da techno jaialdi batean beste gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari, eta poliziak uste du Aingeru dela horren trapitxeroa. Amets, Aingeruren arreba gaztetxero eta bizimodu osasuntsu zalea, bere kabuz hasi da anaiaren bila atzera-kontaketan. Bilaketan gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen boterea, indar polizialen konplizitatea eta beste.

Zuzendaria: Ximun Fuchs. / Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga. / Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobide.

Arloa: