Bergara Oinez 2020 ekimena antolatzeko bilera deia egiten du Osasun Sareak. Batzarra otsailaren 13an, osteguna, izango da, 10:00etan, Udaletxean Hirigintzako bilera gelan.

2020an 15 irteera antolatzea planteatu izan da, eta irteerak astegunetan zein asteburuetan antolatzeko aukera mahai gainean dago.

15 irteera antolatu ahal izateko, 2019an parte hartutako elkarteez gain elkarte berri gehiagoren beharra dago. Beraz, beste elkarteren batek parte hartu nahi badu, ongietorria izango da.