Otsailaren 15ean, larunbata, Txalo konpainiaren 'Ene ba!' antzezlana Seminarixoan, 19:00etan. Sarrera: 8 euro.

Txalo konpainiaren helduendako umorezko azken antzezlana. Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, arreba eta koinatuaren etxean afalduko du; luze egingo dute Ana bikotekidearen zain eta itxaron bitartean aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide. Halako batean ume jaioberriari jarri behar dioten izena aditzera emango du, eta horrek egundoko kalapita sortuko du izenak etxeko giroa erabat gaiztotu arte.

Arloa: