Udalak Matxiategiko pasealekuan dauden ezkien kimaketak lanak bukatu ditu.

2019ko neguan bertako zuhaitz bat erori ondoren, eta aurretiaz ere beste bat erori zenez, Udalak teknikari espezializatu bati eskatu zion Matxiategiko ezkien egoerari buruzko ebaluazioa egiteko, halako kasuetan erabili ohi den prozedura jarraituz.

2019ko abenduan, bertan dauden zuhaitz guztien ikuskapen zehatza egin zen, eta erresistografoarekin zuraren akatsen eta ustelduren sintomak bilatu ziren, hausteko edo erortzeko arriskua ote dagoen adierazle izan daitezkeenak.

Ebaluazio horrek ondorioztatu zuen zuhaitzen bizitasun-mailan ez dagoela arazo berezirik, baina arriskuak ekiditeko neurri zuzentzaile bezala txostenaren ondorioetan proposatzen zen ezkien udaburuak (copas) beheratzea, zuhaitzen altuera gutxitzeko eta, modu horretan, haustura eta erorketak ekiditeko. Hala, 45 zuhaitzetan egin da interbentzio hori.

Arloa: