Bergarako Osasun Mahaiak antolatutako Bergara Oinez ekimenak bigarren edizioa egingo du 2020an. Ikusi bideoa.

Aurreko urteko arrakasta ikusita, Osasun Mahaiak erabaki du berriro antolatzea eta aurten irteera gehiago egitea. Iazko 10etik 15era pasako da aurten.

Bergara Oinez ekimenaren funtsa da bizitza osasuntsua bultzatzea eta baita ere sozializatzea. Horregatik, hainbat ostegunetan ordubete edo ordu eta laurdeneko paseoak antolatzen dira. Irteera bakoitza herriko elkarte edo eragile baten esku egoten da. Horren ostean hamarretakoa egiten dute Agorrosinen. Komeni da Agorrosinen aurrez izena ematea.

Hitzordua Agorrosinen izaten da 10:15ean, eta herritar guztiei zabalik dago deialdia. Martxoaren 12an izango da lehen irteera. Aurten ekimenera batu diren elkarteak hauek dira: San Joxepe, Kattalin, Osasun Zentroa, Aranzadi, Duintasuna, Osasun Publikoa, Pol-Pol, BXport XXI, Mariaren Lagundia, Bergarako Udala, Jardun*, Bergarako farmaziak*, Goyeneche Fundazioa* eta Aspace* (azken laurak berriak dira).

Eta honako hauek dira aurtengo hitzorduak: Martxoak 12, Martxoak 26, Apirilak 16, Apirilak 30, Maiatzak 14, Maiatzak 28, Ekainak 11, Ekainak 25, Uztailak 9, Irailak 10, Irailak 20 (igandea), Urriak 8, Urriak 22, Azaroak 12 eta Azaroak 26.