HERRI BEZALA ERANTZUN DIEZAIOGUN!

Koronabirusaren hedapenak guztion eguneroko bizitza baldintzatu du, eta bereziki zaindu beharrekoak dira talde zaurgarrietan kokatzen diren pertsonak, adineko jendea edota immunoeskasia dutenak esaterako. Horiei laguntzeko boluntario sarea osatzen dihardute hainbat eragilek, Bergarako Udalak koordinatuta.

Hasiera batean, erosketak egitea, farmazian medikamentuak erostea eta zaborra ateratzea dira boluntarioentzat aurreikusten diren lanak.

Ez bazara talde zaurgarri batean kokatzen, 18 eta 60 urte artean badituzu, eta ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara eta jarraitu e-mailez iritsiko zaizkizun pausoak: bergarazaintzen@gmail.com

Bestelako beharrik detektatzen baduzu, idatzi helbide berera eta beharrari erantzuten saiatuko gara, beti ere segurtasun neurriek ahalbidetzen duten heinean. Erantzun diezaiogun koronabirusaren krisiari modu komunitarioan!