Martxoaren 28an eta 29an, larunbata eta igandea, Covid19 dela-eta laguntza behar duten herritarrek Udaletxera 010 telefono zenbakira deitu ahal izango dute 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Erosketak egiteko, zaborra botatzeko edo botikara joateko laguntza eta informazioa eskaintzen du telefono bidezko Udalaren arretak.