Argi dago aurtengo Erramu Zapatua erabat desberdina izango dela eta luzaroan akordatuko garela, baina ahalegindu gaitezen egoerari buelta eman eta ahalik eta ondoen ospatzen. Horixe bera da Xaxau Jarri Herrikoen Konpartsak biharko, larunbata, proposatu duena.

#etxeangeratukonaiz traola eta lelopean gonbidatzen ditu herritar guztiak mahoiz eta zuriz janztera; Txorimalo lehiaketarako txorimaloa prestatu eta balkoira ateratzera; eta egun osoan zehar Xaxauko youtubeko kanalera konektatu eta bertan abiaraziko dituzten ekintza desberdinak jarraitu eta parte hartzera. Sorpresak ere izango dira, seguru!

Udalak ere gauza bera opa dizue, eta parte hartzera gonbidatzen zaitue! Ondo pasau!!