Covid19 birusaren alarma-egoeraren deklarazioak sortutako salbuespenezko egoeraren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak autentifikazio eta sinadura elektronikoak gaitu ditu B@K bidez, aldi baterako eta hura amaitu eta 15 egun natural gehiagoko epean. Identifikazio elektronikorako B@K bitartekoak aukera ematen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin zein hainbat udalekin izapide elektronikoak Internet bidez egiteko, adierazitako denbora-tartean bakarrik.

Zer da B@K? Identifikazio elektronikorako BAK bitartekoa pertsona fisikoei zuzendutako identifikazio eta sinadura elektronikoko doako sistema bat da, online izapideak egiteko. Sistema erraza da, eta izapidetze elektronikoa NAN/AIZ eta pasahitz batekin bakarrik egin daiteke.

Oharra: Google Chrome, Mozilla Firefox edo Microsfot Edge nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da.

B@K ziurtagiria lortzeko jo hona.