Miguel Altuna Lanbide Heziketa 3D inpresorekin egindako aurpegia babesteko pantailak egiten aritu da azken asteetan. Orain arteko pantailak Osakidetzara bideratu ditu, baina hango beharrak asetuta, Bergarako komertzioarekin gogoratu da.

Azken egunetan Miguel Altuna Lanbide Heziketan egindako pantailak zabalik dauden denden artean banatuko ditu Udalak boluntarioen bitartez, herritarrak hobeto babesteko asmotan. 153 pantalla banatuko dira guztira.

Oharra: udalerrian zabalik dauden saltokien mapan dauden negozioei banatuko zaizkie pantallak. Ez da izenik eman behar.

Eskerrik asko Miguel Altuna Lanbide Heziketako taldeari!