Udaleko Gizarte Zerbitzuek premian dauden herritarrekin lan egiten dute urte osoan, eta COVID19 birusaren ondoriozko egoera gogor honetan ere laguntza behar dutenei zerbitzua ematen jarraitzen dugu.

COVID19ak sortutako egoera berezia dela-eta herritarren artean gizarte premia berriak sortu eta aurretiazkoak larriagotu daitezkeela agerikoa da. Gure egitekoen artean larrialdi egoera honetan inor atzera geratu ez dadin lan egitea da.

Hala, Udaletik gogorarazi nahi da alor hauekin lotutako edozein premia izanda 010 telefono zenbakira deitu dezakezuela:

-Hirugarren adina.

-Mendekotasuna.

-Genero indarkeria.

-Adin txikikoak.

-Oinarrizko premiak (Elikadura beharrak, pobrezia energetikoa…).

-Drogomenpekotasunak.

-Beste hainbat.

Eskaera telefonoz bideratzeaz gain, behar beharrezkoa balitz presentzialki artatzen dira herritarrak, beharrezko segurtasun neurriak hartuz.