Ibargarai kaleko 4 eta 14 atarien artean egin beharreko instalazio eta urbanizazio berrizte lanak maiatza bukaeran hastea aurreikusita zegoen eta lanak esleituta eta konprometituta zeuden alarma egoera hasi aurretik.

Covid19 gaitzak sortutako egoerak baldintza berriak ezarri ditu eta hainbat aukera baloratu ondoren, lan hauek lenbailehen bideratzea erabaki du Udalak.

Alarma egoerak dirauen bitartean kalean ematen diren mugimenduak eta aktibitateen intentsitatea askoz txikiagoa izanda, lanen afekzioak txikiagoak izateko aukera sortzen du. Bestalde, obran eraginak txikiagoak izateak denborak zerbait murrizteko aukera zabaltzen du, bizilagun eta inguruko merkatariekiko eragina denboran ere mugatuagoa izan dadin. Agerikoa da merkatariak, alarma egoera honetan, egoera zaila ari direla jasaten, eta Ibargaraiko dendariekin aukera ezberdinak mahagaineratu ostean, begi onez ikusi dute orokorrean obra ahalik eta azkarren egitea. Izan ere, dendak itxita dauden bitartean obrak ahalik eta gehien aurreratzeko saiakera egingo da, dendak irekitzeko aukera noiz egongo den jakin ezin bada ere.

Bizilagunen ordezkariekin ere kontaktuan izan da Udala, egoera honek bilera irekirik edo joan-etorriko hartu-emanak izateko dituen zailtasunak medio oraingoan ezin izan bada proiektua aurkeztu zitzaienean bezalako deialdirik egin ere.

Eremuan kokatzen den ikastetxeko umeak ikasketak presentzialki ez egiteak ere hauengan eragina ekiditeko aukera sortu du, eta eskola patio eremua obrarako erabiltzeko aukerak ere zabaldu, obra ejekuzioa erraztuz eta denborak laburtzeko aukera emanez.

Lanak aurreratzea guztion hoberako izango delakoan, prozesua azkartu eta datorren astearen erdialdera hastea aurreikusten du Udalak. Horretarako inguruko aparkalekuak hustea komeni denez eta mugimenduak mugatze asmoz, Seminarioko patioko zati bat egokituko da aparkaleku bezala, alarma egoerak dirauen bitartean.

Gogoan izan obraren helburua dela Ibargarai kaleko 4 eta 14 zenbakien arteko eremuan ur, euri-ur eta argiteriako azpiegiturak berritzea, eta errepide zatia eta espaloia berrurbanizatzea.

Obra hori Const. Artzamendi SA enpresari adjudikatu zaio 308.848,70 eurotan (BEZ barne). Obraren zuzendaritza BEB Arkitektoak SLP enpresak hartu du (8.228 eurotan) eta lanen exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arregi Garitanok (8.228 euro). Obrako segurtasun eta osasun koordinazio lanak BSP Servicios de Consultoría Técnica SL enpresak eramango ditu.

Lanak datorren aste erdian hasiko dira eta aurreikuspena da sei hilabeteko iraupena izatea.