Bergarako Udalak 2009tik dihardu Belaunaldien arteko trukaketa auzolandegia antolatzen, Eusko Jaurlaritzaren programa baten bitartez. Lehen urteetan uztailan antolatzen zen, baina azken bi urteotan abuztura pasa da auzolandegia.

Hainbat gaztek hilabeteko egonaldia egiten dute Bergaran eta denbora hori baliatzen dute Mizpirualde egoitzan bizi diren adindunekin aisialdi eta zaintza ekintza desberdinak egiteko, baina aurten Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu herri guztietako auzolandegiak konfinamenduaren ondorioz eta, batez ere, hain justu zaharren egoitzatako egoiliarrak direlako Covid19arekiko talde zaurgarrienetako bat.