Joan zen larunbatean jakin genuen, azokaren irekiera-ordua 8:00ak izan arren, ohitura dagoela ordu hori baino lehen salmentekin hasteko.

Ohikotasun batean praktika hau zuzena ez den arren, zer esanik ez oraingo egoera honetan. Beraz, jakin ezazue udalak onartuta duen ordutegia eta arauak honako hauek direla:

1.- Ordutegia:

- Lanegunetan: 9:00etatik 13:00etara eta 16.30etik 20:00etara

- Larunbatetan: 8:00etatik 14:00etara

2.- Salmenta-ordutegia baino bi (2) ordu lehenago sartu daitezkeela saltzaileak, eta ixteko ordua baino ordubete geroago irten.

3.- 8:00ak baino lehen bezerorik ezingo dela sartu eta beraz azokako saltzaileek ezin dituztela atenditu.

Horregatik,

· Udaltzaingoak ez ditu azokako ateak 8:00ak arte irekiko.

· Saltzaileei ohartarazten zaie 8:00ak arte ezin direla salmentarekin hasi.

· Debekatuta dago jendea azokako eraikin barrura sartzea irekiera-ordua baino lehen.

Guzti hau ezinbestekoa da gauden osasun-arriskuko egoera honetan eta, beraz, bertan dauden Udaleko langileek zentzu honetan emandako agindu eta oharrak ez badira errespetatzen, kanporarazteaz gain autoritatearen aurkako jarrera dela ulertuko da, dagozkien eragin eta ondorioetarako.