Udalak herriko toki ezberdinetan argazki erraldoiak jartzeko asmoa dauka. Lehenengo kokagunea Domingo Irala kalera ematen duen Seminarixoko fatxada izango da.

Udal artxiboak dituen milaka argazkien artean 3 jarri ditugu ikusgai, eta horien artean bat aukeratzea eskatzen dizuegu Domingo Iralan jartzeko.

Sartu hemen botoa emateko.

-1936ko San Martin plazako argazki bat.

-1943ko Pazkoetako martitzeneko dantza txapelketa bat.

-1963an umeen marrazketa lehiaketa plazan.

Ekimen honen helburua da gure historiaren atalak kalera, jendeaurrera, ateratzea.

Eta gogoratzea Udal artxiboan gure historia osatzen duten milaka argazki daudela edozeinek kontsultatzeko moduan.

Bide batez, norbaitek argazki horiei buruzko informazio gehiago badu, eskertuko litzateke artxiboa@bergara.eus e-posta helbidera idaztea.

Eskerrik asko aldez aurretik!

Orain etxean egon behar dugun honetan, une aproposa da bozketa egiteko. Animatu!

Bozketan parte hartzen dutenen artean, 50 euroko bi bono zozketatuko ditugu.

Botoa emateko epea maiatzaren 21ean bukatuko da.