Bergarako Udala udal eraikinen garbitzaileen lan-poltsa osatzera doa lehiaketa bidez eta larrialdiko prozedura erabiliz, udako premiei erantzuteko.

Lehiakideen baldintzak: Oinarrietan jasotakoak eta, besteak beste, ondorengoak:

1. 16 urte beteta izatea.

2. Eskola ziurtagiria edo parekoa den titulazio-maila izatea.

3. Eraikin, instalazio, enpresa edo etxebizitzen garbiketa-lanak beste baten kontura egin izana, gutxienez 2 hilabetez, enpresen bidez edo kontratazio bidez.

4. Azterketa tasak ordaintzea:10 euro

Instantziak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 6an.

Non aukeztu: BAZean (Bergarrarren arreta bulegoan).

Oinarriak : BAZean eta Udal webgunean .

Informazio osoa hemen.