Remak eta Sortwo muralista bergararrak hormairudi bat margotzen hasi dira San Martzialera bidean dagoen tunelean, Kultura Mahaiak eta Udalak antolatutako udako kulturako programaren baitan.

Helburua da igande edo astelehenerako bukatzea.

Eta muralistak prest agertu dira igandean, uztailak 19, nahi duten herritarrei arreta egiteko 11:00etan, bertara joan eta lana nola egiten duten ikusteko. Era berean, herritarren galderei erantzuteko prest egongo dira, egiten ari diren lanaren inguruko azalpenak emanez.

Arloa: